2017(e)ko abenduaren 11(a), astelehena

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


ASÍ ES LA VIDA
Egileak: Ana Luisa eta Carmen Ramírez
Argitaletxea: Diálogo infantil

Liburu hau bizitzari buruz doa, eta zerbait gertatzen zaizunean zer egin agertzen da.

Gustatu zaigu oso interesgarria delako eta gomendatu nahi dizuegu asko gustatuko zaizuelako.


AMAIA ETA GARAZI
LH4

2017(e)ko abenduaren 3(a), igandea

EUSKARAREN EGUNA 2017

Euskararen Eguna ospatzeko, 6. mailako talde jator batek TXANO URDINTXO izeneko antzerkitxoa eskaini zigun. Bai dibertigarria!!
ARGAZKI batzuk ikusi nahi badituzu KLIK atalean daude.

Gainera, bideo honetan aholku bat ematen digute. ENTZUN, ENTZUN!!!


EUSKARAREN EGUNA 2017 from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.

2017(e)ko azaroaren 14(a), asteartea

IKASLEOK GOMENDATZEN DUGU


RITA BILDUMA
Idazle eta irudigilea: MIKEL VALVERDE
Argitaletxea: ELKAR

Rita 8 urteko neska bat da, beti berak nahi duena egin nahi du, abenturazalea da.

Ritaren liburuak gustatzen zaizkigu abenturarazalea delako, interesgarriak direlako eta marrazki politak dituztelako.

Gomendatzen dizkizuegu guri gustatu zaizkigulako eta dibertigarriak direlako. 3 liburu irakurri ditugu.
 
Malen eta Viktoria. LH 4A.

2017(e)ko urriaren 24(a), asteartea

URRIAREN 24AN LIBURUTEGIAREN EGUNA


Gaur LIBURUTEGIAREN EGUNA ospatzen da.
Hau dela eta, aste osoan zehar ekintza ugari prestatu dituzte Donostiako Kultur-Etxe guztietan.

Ikusi programa hemen.

GOZATU DONOSTIAKO LIBURUTEGIETAN!!!

2017(e)ko urriaren 16(a), astelehena

LIBURUTEGIAREN EGUNA 2017


Urtero bezala, 1997tik, urriaren 24an Liburutegiaren Eguna ospatuko da.

Aurtengo kartela MANUEL MARSOL irudigileak egin du. Honek Boloniako Feriako azken  Nazioarteko Ilustrazio Saria irabazi du.

Pregoia, berriz, ALEJANDRO PALOMAS idazleak egin du. Honek 2016ko Haur Literaturaren Sari Nazionala irabazi du.

Pregoia:
Soy sobrino de bibliotecaria. Desde que tengo memoria, mi tía, que acaba de cumplir ochenta años, me ha regalado un libro el día de mi cumpleaños. Primero fue la serie de Osear, con su Kina y su láser, de la gran Carmen Kurtz; llegaron después las aventuras de Los Cinco, algunos clásicos ilustrados, la gran Nadade Carmen Laforet… La lista es larga y el disfrute ha sido mágico, porque mi tía entiende la lectura como algo que cura, que aleja al inocente de lo que agrede, y yo -y ella lo sabe- siempre he sido demasiado vulnerable a lo que daña, sea o no imaginado, sea o no real.
Mi tía se llama Nuria y desde niña sufre mucho de la vista. Aun así, trabajó durante décadas fomentando el amor por la lectura en hombres y mujeres, chicos y chicas a los que no conocía, pero cuya mirada no tardó en aprender a leer, a identificar y a descifrar. Ella decía -y a veces dice todavía- que “repartía refugio”, y se emociona al recordarlo. La he oído también confesar en algunos momentos de nuestra historia común, que no fueron fáciles y que vivimos juntos: “Decidí ser bibliotecaria porque así me aseguraba de que, por muy mal que nos fueran las cosas, aunque faltara el agua caliente o la calefacción, siempre tendríamos un libro en casa”. Ahora, quince años después de su jubilación, soy yo quien le recomienda lecturas. Leemos un libro a la vez y nos juntamos cada quince días a coomer y a comentar lo leído, en lo que hemos bautizado como “El club de las 2”, porque intentamos en lo posible que coincida con el día 2 de cada mes, a las 2, y porque somos dos almas lectoras que no tienen freno. Durante estos años de club, ella me ha contado cosas, muchas cosas de su vida en la biblioteca, y desde que la oigo hablar como lo hace sobre su amor por esa vocación, que no decrece a pesar del tiempo, no puedo dejar de maravillarme y de preguntarme cómo definiría yo a una bibliotecaria -o a un bibliotecario- llegado el caso.
Hasta hace unos meses no di con la respuesta.

2017(e)ko ekainaren 23(a), ostirala

UDAN ERE IRAKURTZEN

Ikasturte honi agur esateko eguna iritsi zaigu. Baina horregatik ez diogu irakurtzeari utziko.
Hona hemen udako gomendioak.
Hurrengo kurtsoan berriz ikusiko dugu elkar. Uda ona pasa!!!!

BEGEL UDA 2017ACEX BIZKAIA UDA 2017


DONOSTIAKULTURA
GOMENDIO GEHIAGO IRAKURKETA GIDAK ATALEAN



2017(e)ko ekainaren 22(a), osteguna

IKASTURTE HONETAKO IRAKURLE AMORRATUAK

Ezagutzen dituzue? Hauek liburu gehien mailegatu dituzten ikasleak ditugu. 
ZORIONAK eta hurrengo urtean ere horrela segi!
(Oier eta June anai-arrebak falta zaizkigu oporretan daudelako)



2017(e)ko ekainaren 19(a), astelehena

IPUIN BAT ENTZUN NAHI?

Gure LH 4ko ikasleak ipuin kontalari bikainak direla erakutsi digute. Entzun nahi al dituzue?
Bideo hauetan bi ipuin dituzue:
JOSETXO HARGINA eta HITZEN LAPURRA.


JOSETXO HARGINA from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.



HITZEN LAPURRA from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.

2017(e)ko maiatzaren 28(a), igandea

ANTXIÑE MENDIZABAL IKASBIDE MEDIATEKAN

Joan den ostiralean Antxiñe Mendizabal idazlea eta Ikasbideko 4. mailako ikasleak gustura aritu ziren berriketan.
Antxiñek esan zigun idazlea izateko arreta oso garrantzitsua dela eta gure neska-mutilak arretatsu egon zirelako froga ondorengo bideoan duzue.


ANTXIÑE MENDIZABALEKIN HIZKETAN from Liburutegia Ikasbide on Vimeo.

2017(e)ko maiatzaren 25(a), osteguna

ZEIN ARTELANETAN GUSTATUKO LITZAIZUKE BIZITZEA?


¿EN QUÉ OBRA DE ARTE TE GUSTARÍA VIVIR?

Egilea: VIOLETA MONREAL
Argitaletxea: ANAYA
    Bilduma: Preguntas para mentes despiertas

Liburu hau irakurri eta gero, 6. mailako artistek bertsio berriak egin dituzte.
Ikusi nahi badituzu KLIK egin ondorengo irudietan.








2017(e)ko apirilaren 23(a), igandea

APIRILAREN 23an, LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2017

Izan ere, orduantxe, apirilean, hil baitzen Shakespeare eta baita Cervantes ere, 1616an.



Donostiako Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko Jokin Mitxelenak irakurpuntu hau egin du.



Egun honetan eta hurrengoetan ere GOZATU IRAKURTZEN!!!!

2017(e)ko martxoaren 27(a), astelehena

HAUR LIBURUAREN EGUNA 2017 IKASBIDEN

Aste honetan Haur Liburuaren Eguna ospatuko dugu ikastolan. Hona hemen aste osoko jarduerak:

EGITARAUA
Ikasbide Ikastolaren 50 urteurrenarekin bat eginik

    
BERTAN UTZI ETA IRAKURRI
ASPALDIAN BEZALA,
KONTU-KONTARI

ERAKUSKETAK
“50 urte, 50 liburu”
“Ipuinak LEHEN
eta ORAIN”
9:45-10:00
EGUNERO
Martxoaren
27 - 31
eskola osoa



11:30



HH
HHko geletan

11:30

LH 1,2,3,4
Mediateka eta gelak

Astean zehar


      


Mediatekako sarreran

ANIMATU ETA PARTE HARTU GUREKIN!!

2017(e)ko martxoaren 23(a), osteguna

HAUR LIBURUAREN NAZIOARTEKO EGUNA

1967. urtetik, apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimarkar idazlearen jaiotegunean hain zuzen, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen da.

Urtero, herrialde bateko idazle bat eta ilustratzaile ezagun bat hautatzen dira mundu osoko haurrei bidaltzen zaien mezua eta kartela egin ditzaten.

Aurten ERRUSIA izan da aukeratutako herrialdea.


Ilustrazioa Mikhail Fedorov
Idazlea Sergey Makhotin
Itzulpena: YanaShvedova / Iñaki Mendiguren

MEZUA:

Haurtzaroaren hasieran maite nuen etxeak eraikitzea bloke eta mota guztietako jostailuak erabiliz.Teilatuaren ordez, sarri erabiltzen nuen haurrentzako liburu irudiztatu bat. Ametsetan etxeraino igotzen nintzen, pospolo kaxaz egindako ohean etzan eta hodeietara edo zeru izartsura begira egoten nintzen, betiere gogokoen nuen ilustrazioaren arabera egoten zen.
Intuizioz, haur bakoitzaren bizi-arauari jarraitu nion, ingurune eroso eta segurua sortzea bilatzen baitu. Eta haurren liburu batek benetan lagundu zidan hori lortzen.
Gero, handi egin nintzen, irakurtzen ikasi nuen, eta nire irudimenean liburu bat etxeko teilatua baino gehiago tximeleta, edo txori bat ere, izaten hasi zen. Liburuaren orriek hegoen antza zuten eta firfira egiten zuten. Bazirudien leiho-ertzean zegoen liburua laster irtengo zela hegan, zabaldutako leihotik leku ezezagunetara joateko. Eskuetan hartu eta irakurtzen hasten nintzen, eta liburua lasaitzen hasten zen. Gero liburuari jarraitzen nion beste lurralde eta mundu batzuetara, nire irudimena ere hedatuz joaten zelarik.
A zer poza liburu berri bat eskuetan izatea! Hasieran ez dakizu zertaz den! Kontra egiten diozu liburua azken orrialdetik zabaltzeko tentazioari. Eta zein usain gozoa duen! Ezinezkoa da usain hori bere osagaietan banatzea: inprimategiko tinta, lekeda… ez, ezin da! Liburu baten usain berezia da, kilikagarria eta paregabea. Orrialde batzuen puntak elkarri itsatsita egoten dira, liburua oraindik esnatu ez balitz bezala. Irakurtzen hasten zarenean orduan esnatzen da benetan.
Hazten ari zara eta inguruko mundua gero eta konplikatuagoa da. Helduek ere erantzun ezin dituzten galderak sortzen zaizkizu. Hala ere, oso garrantzitsua da zure zalantzak eta sekretuak norbaitekin partekatzea. Eta orduan berriro ere liburu bat dator zure laguntzan. Segur aski gutariko askok pentsatu izan du “liburu hau niri buruz idatzita dago!”. Eta gehien atsegin duzun pertsonaiak bat-batean zu bezalakoa ematen du. Arazo berberak bizi ditu eta duintasunez moldatzen da horiekin. Beste pertsonaia batek, berriz, ez du batere zure antzik, baina zuretzat eredu izatea gura zenuke, hura bezain ausart eta buruargia izan nahi zenuke.
Neska edo mutilen batek “Ez zait gustatzen irakurtzea!" esaten duenean, irribarre egiten dut. Ez diet sinesten. Ziur nago izozkia jan, jolas egin eta film interesgarriak ikusten dituztela; beste era batera esanda, gustatzen zaiela ondo pasatzea. Irakurketa ez da sentimenduak eta nortasuna garatzeko zeregin neketsu bat, baizik eta, batez ere, plazer edo atsegin handi bat.
Hain zuzen ere, horretarakoxe idazten dituzte idazleek haurrentzako liburuak!

2017(e)ko martxoaren 19(a), igandea

2. MAILAKO ARTISTAK: SLEEPTAK BIDEOEKIN IKASITAKO ESKULANAK

Duela egun batzuk SLEEPTAK bideoak gomendatu nizkizuen.
Gure bi lagun hauek bideoetan ikasitako eskulanak egin eta erakutsi dizkigute.
Begira ze artistak!!!



 

2017(e)ko otsailaren 22(a), asteazkena

2017(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

GURE GOMENDIOA: NEU NAIZ EDERRENA


NEU NAIZ EDERRENA
Egilea: MARIO RAMOS
Argitaletxea: TTARTTALO


EZAGUTZEN AL DUZUE IPUIN HAU?

OSO OSO DIBERTIGARRIA DA ETA GURE 2. MAILAKO ARTISTEK PRIMERAN PASA ZUTEN ISTORIO HORI TXOTXONGILOEKIN ANTZEZTEN.





2017(e)ko urtarrilaren 17(a), asteartea

KOMIKI BAT EGIN NAHI DUZU?

PLAYCOMIC web orrialdean modu erraz-errazean komikiak egin ditzakezu.
KLIK egin hurrengo irudian eta zure irudimena erabil ezazu!


Related Posts Plugin for WordPress, Blogger...